Errenta aitorpena euskaraz egiteko aukera

plaentxia_com 2009ko api. 20a, 16:43
Herritarrak Errenta Aitorpena euskaraz egitera bultzatzeko sentsibilizazio eta informazio kanpaina abiatu dute elkarlanean Soraluzeko Udalak eta Pil-Pilean Euskara Elkarteak.

Apirilaren 21etik ekainaren 25era bitartean luzatuko den aurtengo errenta kanpainan 4 modu daude errenta aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara. Aukera horien berri ematea da azken finean "Nora begira zaude? Egizu euskaraz" kanpainaren helburua.

 

 

 

 

Horretarako 600 eskuorri eta mahai gainerako txartelak banatu dira Udaletxean zein Euskadiko Kutxa, Kutxa eta Kontulan Aholkularitzako bulegoetan. Iaz 2.174 izan ziren aitorpena egin zuten herritarrak eta horietatik 230ek (%10,6) euskaraz egin zuten.