Ekainetik aurrera igerilekua itxita

plaentxia_com 2009ko api. 8a, 16:00
Igerilekuko aldageletan egin behar diren obrak direla eta, ekainetik hasita kiroldegiko igerilekua 3 hilabetetan itxita egongo da.
Soraluzeko Udala Bergarako Udalarekin akordio batera iritsi nahi du Soraluzeko kiroldegian abonatuak diren pertsonak Bergarako kiroldegira joateko aukera izan dezaten. Honetarako abonatu hauetatik zenbatek daukaten Bergarara joateko asmoa jakin nahi dute eta baita zenbateko maiztasunarekin ere.
 
 
 
Honegaitik, abonatu guztiei, informazio hau kiroldegian emateko eskatu du udalak, apirilaren 30a baino lehen.