Lehenengo mendi irteera arrakastatsua

plaentxia_com 2009ko api. 7a, 15:42
100 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte apirilaren 5ean egin zuten lehenengo mendi irteeran.
Mendiola-Gurutze Berri bitartean egin zuten lehenengo irteera. Hurrengoa, hilaren 26rako prestatu dute eta Aiatik hasi eta Pagoetara joango dira.
 
Maiatzeko irteerak:
•Hilaren 10ean  Adarrara
•Hilaren 24an Kalamuara
Izena emateko, Iratxo goxodendara jo.
 
 
 
Guztira, 12 irteera antolatu dituzte 2009rako eta berritasunen artean, Soraluzeko Kirol Elkarteko bazkide diren gazte eta nagusiek irteeretan deskontuak izango dituztela aipatu dute antolatzaileek. Bazkide gazteenei, gainera, txartel bana banatuko zaie eta irteera bakoitzean zigilu bat jarriko diete. Irteera kopuru bat lortzen dutenek, urteko azken irteeran, Finalista Egunean,opari bat jasoko dute.