Zaharren egoitzan boluntario izan nahi dutenen bilera

Bihar, apirilak1, zaharren egoitzan boluntario izan nahi dutenentzat bilera bat antolatu dute.
Bertan, Nagusilaneko koordinatzaileak, Mikel Santiago (udaleko Ongizate eta euskara batzordeko burua) eta Irantzu Benito (Ongizateko teknikaria) bilduko dira; zaharren egoitzako aisialdiaren arduraduna den Laura Garciaren laguntzaz.
 
 
 
 
Bilera hau, boluntario lanetan jardun nahi duten guztientzat egingo da, azalpenak eman eta zalantzak argitzeko. Izena eman ez dutenek ere joateko aukera izango dute; boluntario taldea sortzea izango da eta azken helburua. Bilera, arratsaldeko 17:00etan hasiko da, zaharren egoitzan.
 
Izena emateko moduak:
 
 Udaletxea:
 943 753043
 Gizarte zerbitzua:
 943 755043 (Irantzugaitik galdetu)
 Zaharren egoitza:
 943 751136 (Lauragaitik galdetu edo bertara)
 Zilarrezko telefonoa:
 900 713771 (Dohainik da laguntza telefoniko eskaintzen dute)
 
Informazio gehiago: www.nagusilan.org