Gaur odola emateko aukera egongo da Itxaropena Elkartean

Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara bitartean, odola emateko aukera egongo da Itxaropena jubilatuen etxean.
Hurrengo data, maiatzaren 22rako zehaztu dute.
 
 
 
 
 
 
 
Odola emateko baldintzak:
Odola ematera joatean pletora-sintomak, egoera fisiko txarra, ahultasun edo desnutrizio-egoera, anemia, ikterizia, zianosia, disnea, adimen-ezegonkortasuna edo alkohol, droga edo beste produktu batzuk kontsumitzeagatik intoxikazio-sintomak dituzten guztiak baztertuta geratuko dira (1996ko otsailaren 16ko 41 zk. EBO).

1 - Adina: 18 eta 65 urte bitartean.
2 - Pisua: 50 kg-tik gora.
3 - Tentsio diastolikoa (baxua): 50 mmHg eta 100 mmHg artean.
4 - Tentsio sistolikoa (altua): 100 mmHg eta 180 mmHg artean.
5 - Pultsua: Erregularra eta 50 eta 110 pultsazio bitartean.
6 - Gizonen Hemoglobina-kopurua: 135 Gr-tik gora/litroko.
7 - Emakumeen Hemoglobina-kopurua: 125 Gr-tik gora/litroko.
8 - Gizonen odol-emanaldien maiztasuna: gehienez 4 aldiz urtean.
9 - Emakumeen odol-emanaldien maiztasuna: gehienez 3 aldiz urtean.
10 - 2 odol-emanaldien arteko gutxieneko epea: 2 hilabete.
11 - Baraurik ez da odolik eman behar.
12 - Osasun normal bat edukitzea: odola eman aurretik, talde medikuak historia bat egiten du eta miaketa bat ere bai, odola emateko aukerarik dagoen ikusteko.
13 - Hepatitisa edo HIES kutsatzea errazten duten arrisku-jokabiderik ez edukitzea.
14 - Azken urtean paludismo edo txagak izan diren gune endemikoetara bidaiatu ez izana. (Hego edo Ertamerikako, Afrikako eta Asiako zenbait herrialde).
 
Informazio gehiago hemen