Gaur bertso afari-merienda egongo da Ibai-Eder elkartean

plaentxia_com 2009ko mar. 25a, 19:43
Korrika Kulturaleko ekintzek aurrera egin dute poliki-poliki. Gaur, martxoak 26,  arratsaldeko 19:30etan Plaza Barritik hasita poteoa egingo da eta jarraian afari-merienda antolatu dute Ibai-Eder elkartean, Mikel Arrilaga (Eibar) eta Urko Egaña (Azpeitia) bertsolariekin.
 
 
Euskaraz ikasten dabilen jendeari bertsolaritza zer den erakustea izango da afari-merienda honen helburua. Eneko Beretxinaga eta Egoitz Unamuno soraluzetarrak izango dira gai-jartzaileak.
 
 
 
 
{mosimage}Barixakuan berriz, Napoka Iria taldeak kontzertua eskainiko du gaueko 22:30etan Gaztelupe tabernan. Napoka Iria, Miren Narbaiza eibartarrak (ahotsa eta gitarra) eta Ander Mujika elgoibartarrak (gitarra) osatzen dute eta 2005. urtean sortu zuten taldea. Abesti batzuk entzuteko aukera eta informazio gehiago hemen.