Zaharren Egoitzak boluntarioak behar ditu

plaentxia_com 2009ko mar. 11a, 15:21
Soraluzeko Mesedeetako Amaren egoitzak, boluntarioak biltzeko kanpaina jarri du abian.
Laura Garcia ermuarra da arduraduna eta Nagusilan elkarteak bideratuko du boluntario taldea, udalaren eta Gizarte Zerbitzuen laguntza ere izango du. Dagoeneko bi pertsonek eman dute izena.
 
 
 
 
 
 
Besteak beste, aiton-amonekin pasiaran atera, berba egin, kartetan jolastu eta gehien bat, zaharren egoitzatik antolatzen diren irteeretan parte hartzea izango da boluntarioen betebehar nagusia. Lauraren esanetan, "boluntario aurkeztu nahi dutenek ez dute baldintza zehatzik bete behar eta denek seguru bat izango dute, nagusiekin zerbait gertatu eskero, beraien burua babestuta izateko". Mundu guztiak ditu, beraz, zaharren egoitzako ateak zabalik.
 
 Izena emateko moduak eta informazio gehiago:
Udaletxea: 943 75304
Gizarte Zerbitzuak: 934 75505
Zaharren egoitza: 943 751136 (Lauragaitik galdetu 15:00etatik 22:00etara)
Zilarrezko telefonoa: 900 713771 (Dohainik da eta laguntza telefonikoa eskaintzen dute)