Martxoan mendiko argazkien erakusketa

plaentxia_com 2009ko mar. 6a, 14:37
Mendia gai moduan hartuta, Benito Cantero eta Jose Agustin Gurrutxaga bergaratarren argazkien erakusketa antolatu du Kontrargik.
Martxoaren 10etik 29ra bitartean, kiroldegiko erakusketa aretoan egongo dira argazkiak ikusgai.
 
 
 
 
 
 
 
 

ORDUTEGIA:

•Astelehenetik barixakura, 19:00etatik 20:30era

•Zapatu eta domeketan, eguerdiko 12:00etatik 13:30etara

 
Bestalde, otsailaren 23tik aurrera, Anjel Bolunburu "Biribiltxo"ren erakusketan eskatutako argazkien kopiak hartzeko aukera zabalik dagoela ere aipatu du argazki kolektiboak. (Errabal 5-1ean duen lokalean, astelehen arratsaldetan 19:30etatik 21:00etara).