XII. Soraluze Saria domekan

plaentxia_com 2009ko ots. 20a, 15:57
Domeka honetan, hilak 22, jokatuko da Soraluzeko Kirol Elkarteak antolatuta Soraluzeko XII. Txirrindulari Saria.
Lasterketa, goizeko 9:45etan hasiko da eta txirrindulariak, 12:30ak inguruan iritsiko dira helmugara; 3 orduz eskualdeko herri batetik bestera ibili ostean. Gipuzkoako afizionatuen denboraldiko lehenengo proba izango da, 23 urtetik beherakoentzat.