Gaur Udal aurrekontua eztabaidatuko da

plaentxia_com 2009ko ots. 18a, 01:08

Arratsaldeko 19:00etan egingo duten Osoko Bilkuran Udal aurrekontua eztabaidatuko da.

Udal Gobernu Taldeak aurkeztutako aurrekontuak onartuko balira, aurten 6.203.591 euro kudeatuko lituzke Soraluzeko Udalak.
 
 
 
 
 
 
Onartuko ez balira berriz, 2007ko aurrekontua luzatuko litzateke beste behin.

Oposizioko zinegotzien abstentzio bakarra nahikoa luke Udal Gobernu Taldeak aurrekontuak onartu ahal izateko. Udal Gobernua itxaropentsu azaldu den arren, oposizioko alderdiek ez dute argitu oraindik aurrekontuak onartuko dituzten ala ez.

Udal Gobernuaren Asmo eta inbertsio nagusiak:

*Futbol zelaia: 800.000 euro (erdia Diputazioaren dirulaguntzarekin egingo da)

*Eguneko Egoitza: 30.000 euro

*Aparkalekuak: (Sahiesbidean 140 egin nahi dira)

*Igogailuak:

-Zeletan: 246.396 euro

-Plaza Zaharrean: 198. 070 euro

*Gazte txokoa: 45.608 euro (merkatu gaineko lokalean)

 

EAJ/PNV alderdiak aurkeztu zituen emendakinak:

1- Erregetxeko lur azpiaren salmenta. Honekin lortutako dirua (300.000 euro)  udalerrian Eguneko Zentrua egiteko proiektua martxan jarri.

2-  Kiroldegiko gaina amaitzeko 60.000euro.

3- Plaza Zaharraren urbanizazioa exekutatzeko 250.000 euro.

4- Zubi Nagusiko komun publikoak konpontzeko 36.000euro.

5- Frontoiko 5. zenbakiko Udalaren etxebizitzak alokairu sozialera bideratu.

6- Osuma bitartean biondak jartzea eta bidearen konponketa burutzeko 10.000 euro.

 

Udal Gobernuak 6 emendakin hauetatik 5 onartu dituela adierazi du. Erregetxeko Lurren salmenta izan da onartu ez duen bakarra.