Soraluze Futbol Taldeak prentsaurrekoa eman du

plaentxia_com 2009ko ots. 14a, 15:41
Gaur zapatua, hilak 14, Soraluze F.T.-ko jolarari eta zuzendariek Ezozi futbol zelaiaren egoera salatu eta konpontzeko eskaera egin dute.
Ehun lagun inguru bildu dira bertan.
"Baliteke 32 urtez futbolean aritu ondoren, Soraluze F.T.-ren azken denboraldia izatea aurtengoa" aipatu du Jesus Juan Benitok, Sorako zuzendariak. "Urtez urte instituzioen eraginkortasun ezagatik, zapuztuak ikusteak sor arazi dituen neke eta ezintasun zentzazioek eranginda, bai talde zuzentzaileak baita jokalariek ere egoera honetan ez jarraitzea erabaki dugu". Horrela, Futbol zelaia konpondu ezean, Soraluze F.T-ak bere jarduna eteteko arriskua dagoela ohartarazi du.