Interneten ibiltzen ikasteko autobusa

plaentxia_com 2009ko ots. 2a, 15:38

Otsailaren 4an hogeita bost urtetik gorakoentzat interneten hastapenak egiteko ikastaro bi antolatu ditu Udalak.

Eusko Jaurlaritzaren eta Euskaltel fundazioaren laguntza izan du eta ikastaroa horretarako propio prestatutako autobus baten barnean egingo da.

Lekua: Zubi Nagusia

Ordutegia: Bi saio (10:30etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00ra)

*Parte hartzen duten guztiei opari bat emango zaiela esan dute antolatzaileek.