Soraluzetarrak AHTaren kontrako manifestaldian

plaentxia_com 2009ko urt. 20a, 15:34

Joan zen zapatuan, AHTaren aurka Urbinan (Araban) egin zen manifestaldian Ertzaintzak botatako pilota batek sudurra hautsi zion E.D. 23 urteko soraluzetarrari.

{mosimage}Manifestaldi berean, beste hiru herritar zauritu zituen Ertzaintzak, manifestariak trenbidera igotzea galarazteko hauen aurka egindako kargetan. Guztira, 30 zauritu baino gehiago eta 8 atxilotu izan ziren. Denak kalean daude baina epaiketaren zain.
 

 

 

{mosimage}Horrekin batera, aipatzekoa da joan zen astean Zornotzako Udaletxean lurren desjabetzeen kontra egindako protestaldian 4 gazte atxilotu zituztela, 2 soraluzetarrak dira. Kalean daude baina hauek ere epaituak izango dira.