Biribiltxoren argazkiekin osatutako egutegia salgai

plaentxia_com 2008ko abe. 22a, 18:57

Kontrargi Argazki Kolektiboak, Pil-Pilean Euskara Elkartearen laguntzarekin, kaleratu berri du Anjel Bolunburu "Biribiltxo"ren argazkiekin osatutako 2009rako egutegia.

Egutegia, Biribiltxoren bildumatik aukeratutako 13 argazkiekin osatu dute.

 

 

 

 

 

 

Herriko bizitza argazkitan

Aukeratutako argazkietan, Erregetxea, Kañoi Fabrika, Anjelenekua taberna edo Mantxo baserriaren irudiak azaltzen dira, eta baita, Maria Teresa anderenoa ikasleekin eta Don Ramon apaizak gidatutako gogo jardunak ere, besteak beste.

Garaiari dagokionez, denak joan zen mende hasierako argazkiak direla uste da eta gehientsuenak 30. eta 40. hamarkadan ateratakoak.

Egutegia salgai dago dagoeneko Iratxo Goxodendan eta Pil-Pilean Euskara Elkartean 3 eurotan. Egileek ohartarazi dute ale kopurua mugatua dela.