Revelphonek barixakuan jokatuko du Danbakako kanporaketa

Danbaka Musika Lehiaketa ren azken kanporaketa izango da abenduaren 19an. Lau talde lehiatuko dira Elgetako Espaloia Kafe Antzokian: Barua Banda (Eskoriatza), Tuesday Evenings (Durango), The Motherfuckers (Arrasate), eta Revelphone (Soraluze).

Irudian Revelphone taldea MozoRock 2008 lehiaketan. 

Kontzertua gaueko 22:30etan izango da eta sarrerak 5 euro balio du (gaztekutxa txartelarekin 3 euro).

Sarrerak salgai izango dira Goienako egoitzetan, Espaloian bertan edo 943 25 0505 telefonora deituta.

 

Autobusa 

Webgune honetako iritzi zutabean kontzertura joateko autobusa egongo zela idatzi zuen norbaitek. Inork honi buruz zerbait badaki, jakinarazi dezala.

 

Bideoa 

Mozorrock Pop-Rock lehiaketa irabazi zuteneko bideoa ikusi .