Bidezko Merkataritzako produktuak erosteko aukera dago

plaentxia_com 2008ko abe. 11a, 15:17
Gaurtik hasita, Bidezko Merkataritzako produktuak erosteko aukera egongo da Apaiz Etxean.
Asteko egun guztietan egongo da zabalik, ordutegi malguarekin. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, zapatuan goizez ere egongo da zabalik 11:30etatik 14:00etara eta domekan soilik goizez irekiko dituzte ateak, lehenago aipatutako orduetan.
 
 
 
 
 
 
Bestalde, Gazteen Gurutze Gorriak antolatuta, jostailu bilketa kanpaina hasi dute dagoeneko. Santa Ana kaleko 9. zenbakian jasoko dituzte jostailuak, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.