Korrika 16 ate joka

plaentxia_com 2008ko aza. 27a, 13:48

AEK-k antolatzen duen Korrikaren 16. edizioaren aurkezpena egin dute dagoeneko.

Martxoaren 26an Tuteran hasi eta apirilaren 5ean amaituko da Gasteizen. Soraluzetik apirilaren 4an pasatuko da, Eibartik datorren lekukoari txanda hartuz.

 

 

 

 

 

{mosimage} Oraingo honetan, AEK-k Korrika 16 arekin ONGI ETORRI! handi bat luzatu nahi die euskararen berreskurapenean lagundu behar duten erakunde guztiei, eusklagintzan dabiltzan guztiei, euskaltzale guztiei, euskaldunei eta euskaldundu nahi duten guztiei, bertakoei eta kanpotik datozenei. Baina batez ere, euskaldundu diren kanpotarrak omendu nahi dituzte edizio honetan.

 

Korrika laguntzaile izan zaitezteke

"Korrika laguntzailea" bereizgarria ikusten duzun lekuetara (Pil-pilean Euskara Elkartea) edo AEK euskaltegietara jo baino ez dago. Han jasoko duzu laguntzaile egiteko beharrezko dokumentazioa. 12 euro kostatzen da eta txartela, katalogoa eta laguntzaile pin-a etxean jasoko dituzu.

Bestela, mezua bidal dezakezu Korrika.org webgunetik eta  "Korrika laguntzaile izan nahi dut" idatzita, eta izen-abizenak eta telefono zenbakia adieraziz; eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

 

Informazio zabalagoa: korrika.org