BECera joateko autobusa izango da

plaentxia_com 2008ko abe. 1a, 13:09
Abenduaren 13an BECen ekitaldi erraldoia antolatu du Euskararen Kontseiluak, EUSKARAZ BAI esateko. Pil-pilean Euskara Elkartea laguntzaileetako bat da.

   

Duela 10 urte…BAI EUSKARARI!

Euskal gizarteak BAI EUSKARARI esan zuen. Euskal Herriko 5 estadio jendez lepo bete ziren.

Orain, pauso bat harago goaz! EUSKARAZ BAI!

"Pauso bat harago” emateko deia egin digu Kontseiluak bere 10. urteurrenean. Euskaraz bizitzeko unea iritsi dela aldarrikatu nahi du gizarte osoaren aurrean. Alegia, euskararen aldekotasuna adieraztetik, ikasteko eta erabiltzeko konpromisoa hartzera pasatu beharra dagoela. Guztiok batera, instituzioek, jendarte-eragileek eta norbanakoek. Abenduaren 13an BECen egingo den ekitaldian izango dugu “Euskaraz bai!” esateko aukera.

 

 

Urrats bat harago…

Bizikidetzan!

Euskararen eta euskaldunon benetako normalizazioan!

Euskaraz bizi gaitezen!

 
ZU ERE BAZATOZ?

 {mosimage}Autobusez

Pil-pilean Euskara Elkarteak, AEK-k eta EHE-k autobusa antolatuko dute. Izena emateko: jo Pil-pileanera 943751304 edo koordinazioa@pilpilean.com. Sarrerak elkarteak eskuratuko ditu. 

Abenduak 13, 16:30etan Estazioan.

Izena emateko azken eguna: abenduak 9

 

Norbere kontura

Sarrera eskuratu beharra dago (doakoa bada ere). www.nierebanoa.org webgunean lortu daitezke edo Pil-pileanera deituta.

 
Informazio zabalagoa: www.nierebanoa.org webgunean

 

{mosimage}  {mosimage}
 Lehen hezkuntzako ikasleak
DBHko ikasleak besoak jasota
{mosimage} {mosimage}
 Herriko merkatari batzuk Sorako taldeko emakumeak
{mosimage} {mosimage}
 Musika Eskolako irakasle batzuk
Pil-pileaneko Zuzendaritza Batzordeko hainbat kide