Komentarioetan infiltraziorik izan ez dadin erregistratu egin beharko da

plaentxia_com 2008ko aza. 26a, 18:13
Azken hilabeteetan webgunea ez da behar bezala ibili (barkamena lehendabizi, irakurle). Infiltrazioak izan dira komentarioen atalean (viagra eta antzeko mezu arraroak) eta horrek webgunea gainkargatu egin du, sarritan "pott" eginaraziz. Hori ekiditeko komentarioak idazteko erregistratzeko sistema ipini dugu. 

 

Norberaren izenarekin edo era anonimoan idazten jarraitzeko aukerak bere horretan jarraituko du, webgunearen administratzaileak erregistratuaren datuak gordeko baditu ere.

 

SOFTWARE LIBREA, DISEINU BERRIAREN ARAZOAK KONPONTZEKO
 Irailean diseinua aldatu genion webguneari. Alde bakarrean zutabea izatetik, bi aldeetan izatera pasatu zen orria, zabalera handituz. Ondorioz, "internet explorer" erabilita webgunek errorea eman izan die erabiltzaile askori, zenbaitek jakinarazi digunez. Webgunea modu egokian ikusteko, software libreko "Mozilla Firefox" instalatzea da konponbide azkar bat.
 
Deskargatzeko: klikatu hemen