Datorren astean bide mozketak izango dira Errabal eta Errekalde kaleetan

plaentxia_com 2008ko aza. 24a, 21:51

Lanak direla eta, azaroak 25ean hasi eta martitzenero, eguerdiko 12:30etatik 17:00etara Errabal kalea ibilgailuentzat moztuta egongo da.

Autobus geltokiak hau dela eta, Estazio kalera eta Ezozi bidera pasatuko dira.

 

 

 

 

 

 

 

 

Bestalde Errekalde kalean egingo diren lanengatik, 18 zenbakian trafikoa moztu egingo da egun eta ordu hauetan:

 

Azaroak 26 eguaztena, arratsaldeko 14:30etatik 17:00etara

Azaroak 27 eguena, arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara