Gaur 22:30ean Julian Kanevskyren kontzertua liburutegiko sarreran

plaentxia_com 2008ko aza. 14a, 12:38
Soraluzeko Udalak antolatuta, gaur barixakua hilak 14, Julian Kanevskyren kontzertua egongo da gaueko 22:30ean liburutegiko sarreran.
Julian Kanevsky, Andres Calamaroren bandako kide ofiziala izateaz gain, bere diskoa ere badu. Hau osatzen duten bederatzi kantu laburrek, XX. mendeko sustraidum musika amerikarraren puzzlea osatzen dute, estilo nahaspila zaporeduna eskainiz: erritmo latinoak, pop musika, blues akustikoa, blues elektrikoa, esaterako.
 
Informazio gehiago hemen