Misio taldeak 2209 euro lortu du Haitiri laguntzeko
plaentxia_com
2008ko aza. 13a, 12:38
Aurten ere, Misio Taldeak Gaztañerre egunean postua jarri eta 2209 euro lortu du Haitiko uholdeek sortutako ezbeharrak konpontzen laguntzeko.
Eraikinak berreskuratu, kanalizazioak egin eta beste hainbat azpiegitura berreraiki behar dituzte. Goierriko talde batzuekin batera, eraikin materiala eta oinarrizko elikagaiak ere bidaliko dituzte Haitira.