Zergak nabarmen igoko dira 2009. urtean

plaentxia_com 2008ko aza. 7a, 19:12
Eguaztenean burututako Osoko Bilkuran 2009ko Udal Tasak ANVko eta EAko Batzarkideei Dagozkien aldeko bost botoz eta EAJ-PNVko hiru eta PSE-EEko bi abstentzioen bitartez onartu ziren.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Zerga guztietako urte arteko Kontsumo Prezioen Indizea %5a igotzea erabaki zen, zaborraren tasa izan ezik. Adostu diren igoeren artean, bada berrikuntzarik; landa eremuko etxeetan zabor tasa kobratuko da aurten lehen aldiz, zerga osoaren %40a bada ere. Beraz, baserriek %60 ko hobaria izango dute. Salbuespen bezala, beste hainbaten artean, merkatu plazara jeisten diren baserritarrek ez dute salmentaren gaineko zerga ordainduko.
Zaborraren tasa, %25ean igoko da. 2008an, hiruhilabetero 25 euro ordaintzen badira, 2009an 31 euro ordainduko da.
Mankomunitateak adostutakoa onartu da
Mankomunitateak %23,3a igotzea proposatu zuen, zaborra kudeatzea gero eta garestiagoa dela argudiatuz eta hobekuntzak lortzea helburu izanik. Udalak, ostera, Mankomunitateak proposatutakoari urte osoan %1,2ko igoera atxikituko dio, 10 urtean, zaborraren arloan 22 000 euroko zuloa estaltzeko konpromisoa hartuz.