Franco 59 urtean ohorezko alkate izan da

plaentxia_com 2008ko aza. 6a, 19:43
Atzoko Osoko Bilkuran aho batez onartu zen Francisco Franco, Soraluzeko Ohorezko Alkate izendapenetik kentzea, Udal Gobernu Taldeak aurkeztutako mozio baten bidez.
Soraluzeko Udalak, 1949ko abuztuaren 10ean hartu zuen Francori izendapen hori eskaintzearen erabakia, eskualdeko beste hainbat herritan moduan.
 
 
 
 
Horrela dio egun hartan erabakitakoak:
 

…1º Por unanimidad se acordó nombrar Alcalde Honorario de este Ayuntamiento, a su Excelencia el Jefe de Estado y Generalísimo de los Ejércitos Francisco Franco Bahamonde, Invicto Caudillo y Salvador de España, como prueba de máximo respeto y adhesión, por la inmensa labor llevada a cabo en pro de Nuestra Siempre Querida España. ¡Viva Franco! ¡Arriba España!...

 
 Onartutako mozioak, beraz, Soraluzeko Udalak 1949ko abuztuan hartutako erabakia bertan behera uzten du, Francisco Franco Bahamonde, espainiar diktadoreari, Ohorezko Alkate izaera kenduz.