Lau soraluzetarrek hartu zuten parte Antxintxika Krosean

plaentxia_com 2008ko aza. 3a, 17:57
Azaroaren 1ean egin zen 10 kilometroko ibilbidea duen Antxintxika Krosa, Soraluze eta Bergara bitartean.
Gizonezkoetan Adriss Bensaid izan zen garaile, 37 minutu eta 37 segundora helmugara iritsita. Lehen soraluzetarra gizonezkoetan Zigor Esnaola izan zen, 28. postuan eta 36 minutu eta 50 segundo behar izan zituen froga burutzeko. Emakumezkoen sailkapenean, aldiz, Tabita Wambui izan zen azkarrena, 37 minutu eta 2 segundora. Ane Miren Etxabe izan zen parte hartu zuen emakume soraluzetar bakarra eta 51 minutu eta 57 segundo behar izan zituen helmugara iristeko.
 
 

 

Sailkapena:

Gizonezkoetan: 

28. Zigor Esnaola Garaizabal               36:50

34. Alberto Calderon del Valladolid       37:23

50. Xabier Lijo Perez                            38:44

Emakumezkoetan:

20. Ane Miren Etxabe                            51:57

 
 {mosimage} {mosimage} 
 Parte hartzaileak izena ematen
 Prestaketa lanetan
 {mosimage}  {mosimage}
 Parte hartzaile berezi bat
 Krosa hasteko prest