Oleatik Ezozi Biderainoko errepidea norantza bakarrean

Azaroaren 4tik 11ra Oleatik Ezozi biderainoko errepidearen errei bat aparkaleku moduan erabiliko da Gaztañerre egunaren baitan antolatu diren ekitaldiak direla eta.
Plaza Zaharrean jarriko den karpak aparkalekuak kenduko ditu eta horregatik hartu du Udalak neurri hau. Zentzu bakarra izango du, beraz, bideak autoentzat: Bergara-Eibar norantza. Eibar-Bergara norantzan zirkulatzeko, aldiz, herriaren erdigunetik (Baltegieta, Errabal, Atxuri, Errekalde...) edo zeharbidetik joan beharko da.