Udaleko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua zabalduko dute

plaentxia_com 2008ko urr. 31a, 13:06
Etxez etxeko laguntza zerbitzua eskatu duten erabiltzaileen kopuruak gora egin du nabarmen azkenaldian. Udalak, 4 langile ditu honetan lanean, jornada erdiko lanaldiarekin.
Ongizate Sailarekin adostuta eta eskaeraren hazkunde horri erantzute aldera, hurrengo sei hilabeteetan zerbitzu hori etxez etxe ematen duten udal langileen lanaldia bi orduz luzatzea erabaki du Udalak. Hau da, %29an igoko da langileek eskainiko duten zerbitzua.