Herri babajanerako txartelak salgai daude

plaentxia_com 2008ko urr. 29a, 19:16
Azaroaren 8an, Gaztañerre Azoka egunean, Karpan egingo den Herri Babajanerako txartelak salgai ipini ditu Galtzagorri Jai Batzordeak.
Aurten 150 lagunen muga ipiniko dute, esperotakoa baino bazkaltiar gehiago izan ez daitezen. Iaz sortutako arazoak ez errepikatzea lortu nahi da horrekin.
 
Menua urterokoa izango da; babak, barazki eta sakramentuekin, postrea eta kafea. Berezitasuna honakoa, babak ekologikoak izango direla eta produktu guztiak (kafea izan ezik), bertakoak edo gertukoak.
 
 
Prezioa:     8 euro, azaroaren 3a baino lehen
                 10 euro, azaroaren 3a eta gero
 
Saltokiak: Iratxo Goxodenda eta Arrano, Gila eta Gaztelupe tabernak.