Misio taldea, Haitiri laguntzen

plaentxia_com 2008ko urr. 28a, 13:20
Aurten ere, Misio Taldeak postua jarriko du Gaztañerre Azoka egunean. Haitiko uholdeek sortutako ezbeharrak konpontzeko erabiliko dute bertan jasotako dirua.
Eraikinak berreskuratu, kanalizazioak egin eta beste hainbat azpiegitura berreraiki behar dituzte. Goierriko talde batzuekin batera, eraikin materiala eta oinarrizko elikagaiak ere bidaliko dituzte Haitira. Azoka bezperatik hasita jasoko dituzte goxokiak (tartak, pastak...) apaiz etxeko lehenengo pisuan.