KZgunea gaur ireki dute berriz

plaentxia_com 2008ko urr. 23a, 17:22
Hilabetetan zerbitzurik eskaini gabe egon ostean, KZgunea zabaldu egin dute berriro.

Bertan interneten nabigatu daiteke dohainik eta erabiltzaileek sarean nabigatzeko ordenagailuen azpiegitura bat eta posta elektronikoko kontu bat ere izango dituzte.

Ordutegi malgua

Hemendik aurrera, KZgunea astelehenetik barixakura, urrian, goizeko 9:00etatik 13:00etara egongo da zabalik. Azaroan berriz, arratsaldez; 16:00etatik 20:00etara. Bertako arduraduna Aitor Madrid izango da.

 

Ikastaro sorta bat eskainiko dute bertaratuko diren erabiltzaileentzat.


Interneten oinarrizko kurtsoa: azaroaren 3tik 14ra, astelehenetik barixakura 16:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 20:00etara

Bat-bateko mezularitza: azaroaren 17an eta 18an 18:00etatik 20:00etara

Etxetik erosi: azaroaren 20an 18:00etatik 20:00etara

Postal bat bidali: azaroaren 21ean 18:00etatik 19:00etara

Egunkaria irakurri: azaroaren 21ean 19:00etatik 20:00etara

Irudi Digitalen Tratamendua I: azaroaren 24 eta 25ean 18:00etatik 20:00etara

Irudi Digitalen Tratamendua II: azaroaren 26 eta 27an 18:00etatik 20:00etara.

 

Informazio gehiago Baltegieta, 18 behean dagoen Kzgunean edo 943 753045 telefonora deituta.