Sorako neskek bihar jokatuko dute

plaentxia_com 2008ko urr. 21a, 17:51
Bihar, urriaren 22a eguaztena, arratsaldeko 15:45etan Sorako neskek Ezozin jokatuko dute eta jarraitzaileak deitu dituzte bertara jotzeko.
Bikain hasi dute denboraldia. Domekan, berriz ere, 5-1 irabazi zuten Elgoibarko taldearen kontra eta sailkapeneko lehenengo postuan daude 12 punturekin.