Nafarroa Oinezerako autobusa

plaentxia_com 2008ko urr. 10a, 13:58
Urriaren 19an Iruñean egingo dute Nafarroako Ikastolen aldeko jaia. Pil-pileanek autobusa antolatu du bertaratu nahi dutenentzat.
Izena emateko jarri harremanetan Pil-pileanekin edo Arrano edo Iratxo goxodendara jo. Autobusa goizeko 9:00etan irtengo da Estaziotik eta iluntzean bueltatuko da. Informazio gehiago: www.nafarroaoinez.net