Antzerki zikloak bi antzezlan euskaraz eta bat erdaraz izango ditu

plaentxia_com 2008ko urr. 1a, 14:47
Udalak antolatutako antzerki zikloak urriaren 3tik 17ra arte iraungo du. Barixakuro, ikusgai egongo dira 22:15ean kiroldegian.

 

{mosimage} “EZKER ESKUMA”.

 

URRIAK 3, Ostirala, 22,15ean, kiroldegian. 

 

Egilea: Aizpea Goenaga.

Zuzendaria: Aizpea Goenaga & Ane Gabarain.

Antzezleak : Loli Astoreka eta Iñake Irastorza.

Hizkuntza: Euskara.

 

Sinopsia:

Antzezlan honek emakumeen historiak kontatzen ditu, beren bakardadeak eta adiskidetasunak. Bi emakume, Rosa eta Sara dira protagonistak, bakoitza bere etxean bizi da, bere arazoekin borrokan. Kontu bakar batek elkartzen ditu, biak solairu berean bizi direla, ezker-eskuma. Nahiz eta elkarrekin zer ikusirik izan ez, elkarren konpainia eta laguntasuna ezinbestekoa izango da eguneroko borrokan aurrera egiteko.

 

 

{mosimage} "MENU DEL DÍA”.

 

URRIAK 10, Ostirala, gaueko 10,15ean, kiroldegian.

 

Egilea: Marilia Samper

Antzezleak: Ane Gabarain & Lierni Fresnedo.

Zuzendaria: Francisco Montes.

Hizkuntza: Gaztelera.

 

Sinopsia:

Hainbeste orduz lanean aritzen bazara eta zure bizitzak aparteko xarmarik ez badu, senarra egun osoa etzanda ematen duen animalia inutila bada eta ama atso zahar posesiboa bada, aukera bakarra daukazu, telebistari begira jartzea eta sugetzarren bateko protagonista zarela pentsatzea eta amets egitea, egunen batean urrutira joatearekin amets egitea, Californiara joatearekin amtes egitea.

 

 

 

 

{mosimage} “SOMMER JAUNAREN ISTORIOA”.

 

URRIAK 17, Ostirala, gaueko 10,15ean, kiroldegian.

 

Egilea: Patrick Suskind.

Antzezleak: Jose Ramon Soroiz.

Zuzendaria: Xicu Maso.

Hizkuntza: Euskara.

 

Sinopsia:

Jose Ramon Soroizek haurtzaro eta nerabetzaroko pasarteak bizi-bizi gogora ekartzen dituen pertsonaia antzezten du. Bere oroitzapenetan zehar egiten duen ibilaldian gizon misteriotsu baten irudia agertzen da behin eta berriz, kezkagarri eta ilun, irudi horren oroitzaopenak betirako lekua hartuko du pertsonaiaren haurtzaroko memorian. Testua bizitzaren misterioetan zehar barneratzen den balada eder bat da. Malenkoniaz eta humorez beteriko kontakizun bat, garai ezberdinetan kokatzen dena, ikuslea liluratuko duten ezusteko eta iradokizunez betea.