Revelphone taldeak aukera du Danbakan aritzeko

plaentxia_com 2008ko ira. 30a, 14:18
Danbaka musika lehiaketan parte hartu duten taldeen aukeraketa eginda dago dagoeneko. Revelphoni botua emateko: Danbaka.com 
Epaimahaiak 23 talde aukeratu ditu eta 24.a publikoak aukeratzeko eskaintza egiten da. Revelphonek ranking-ean bigarren postua lortu du eta oraindik aukera dago beraiek ere zuzenean aritzeko. Nola? Danbaka.com-en bozka emanez. E-posta bat boto bat. Hori da bidea Revelphonek Danbakan parte hartu ahal izateko.