Martxan da Galtzakomik komiki lehiaketa

plaentxia_com 2008ko ira. 29a, 15:22
Galtzaundi Euskara Taldeak Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu du. Ekimena Euskal Herriko komikigile euskaldun guztiei zabalduta dago.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
OINARRIAK:
 
* Edozeinek parte hartu ahal izango du, bakarka bi kategorietan; 18 urtetik behera eta 18 urtetik gora.
* Gaia librea izango da baina ez da eduki bortitz, sexista edo arrazista duen komikirik.
* Lan guztiek A-4 neurriko lau orri izango dituzte gehienez eta formatu bertikalean aurkeztu beharko dira.
* Lau orri hauetan istorio bakar bat, istorio batzuk edo biñeta sail bat aurkeztu ahal izango dira.
* Lanak txuri-beltzean edo koloretan aurkeztu ahal dira, euskaraz.
*Lanak aurkezteko epea 2008ko irailaren 26tik azaroaren 26ra izango da. Galtzaundiko egoitzan edo helbide honetara bidali daitezke:
 
Galtzaundi Euskara Taldea
"Ibarra Galtzakomik" komiki lehiaketa
Nafarroa etorbidea 6 behea
20 400 Tolosa (Gipuzkoa)
 
Sariak:
 18 urtetik behera:
Lehenegoa: 400 euro eta argitalpena paperean eta web gunean
Bigarrena: 200 euro
 
18 urtetik gora:
Lehena: 600 euro eta argitalpena paperean eta web gunean
Bigarrena: 400 euro
Informazio gehiago jasotzeko, 943 655004 telefonora deitu edo kultura@galyzaundi.com helbidera idatzi