Gaurtik aurrera Angel Bolunbururen argazki zaharrak ikusgai

Kontrargi Argazki kolektiboaren eskutik, gaur hasi eta 31ra bitartean Angel Bolunburu "Biribiltxo"ren argazkiak ikusteko aukera egongo da kiroldegiko erakusketa aretoan.

XX. mende hasieratik erdialderako irudiak dira, herriko bizimodua erakusten dutenak.

 

 

 

 

 

 

60 argazkitan bizitza bateko lana

Biribiltxo (Soraluze, 1896-1974), argazkilari autodidakta; hogei urte ingururekin, S.A.P.A. kanoi fabrikan lanean ibili zen bitartean hasi zen lana eta argazkilaritzarako zaletasuna uztartzen, Errekalde kaleko bere etxean jarri zuen argazki-laborategiarekin. Bere zaletasunari esker, Soraluzeko aintzinako kultur eta eta gizarte-bizitzaren dokumentazio grafikoa jaso du argazkietan. Konrtrargik, argazkiak sailkatu, izendatu eta aukeratu egin ditu.

Egunero zabalik

Erakusketako ateak astebarruan arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik eta astebukaeretan eguerdio 12:00etatik 14:00etara.