Lurraldebus txartel berria gazteentzat

plaentxia_com 2008ko ira. 22a, 14:26
10 eta 24 urte bitarteko gazteentzat Lurraldebusek txartel berria atera du. Txartel honekin, adin tarte horretan dauden erabiltzaile guztiek %20ko hobaria izango dute txartela kargatzerakoan; horrela, 10 euro kargatuz gero 12 euroko karga izaten geratuko da adibidez.
Txartela egiteko Iratxo goxodendara gerturatu eta 4 euro ordaindu behar dira. Honetaz gain, Gipuzkoako errolda agiriaren fotokopia aurkeztea ezinbestekoa da eta familia ugaria duten pertsonek, hau zihurtatzen duen dokumentazioa ere aurkeztu behar dute