Udalak bilerak egingo ditu baserri auzuetako herritarrekin

plaentxia_com 2008ko ira. 19a, 13:35
Udalak landa-guneetan eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta energia berriztagarria sustatzeko proiektu bat martxan jartzea erabaki du.

Proiektu honen helburuak, baldintzak eta metodologia aurkezteko asmoz, hainbat bilera egingo du baserri-auzuetako herritarrekin. Bide batez, herriko auzo bakoitzak dauzkan premia eta beharrak zeintzuk diren jakiteko erabiliko dituzte bilera hauek. Nekazal auzoetan bertan egingo dira.
 
 
 
 

Bileren datak:

  • Irailaren 22an, astelehena, 18:30ean, San Andres eta Txurruka auzoetako herritarrekin bilduko dira San Andres Elkartearen egoitzan.
  • Irailaren 23an, martitzena, 18:30ean, Ezozi auzoko herritarrekin bilduko dira Ezoziko ermitan.
  • Irailaren 24an, eguaztena, 18:30ean, Irure auzoko herritarrekin batuko dira San Martzialgo baselizan.
 
 (Honen inguruko informazio gehiago Debegesaren webgunean)