Soraluze futbol Taldearen aurkezpena

Joan den barixakuan, irailaren 12an, Soraluze Futbol Taldeak bere taldeen aurkezpena egin zuen Ezozi futbol zelaian.
 
Aurten arte hiru maila desberdinetan lehiatu izan da Sora F. Taldea, kadeteetan, jubeniletan eta erregionalen 2. mailan; azken hauek denboraldia mailaz jeisten itxi baitzuten. Aurten aldiz, berrikuntza batekin hasi du urtea Futbol klubak, izan ere, nesken taldea osatzea lortu dute eta afizionatu mailan ibiliko dira lehian.
 
 
Asteburuko emaitzak (08/09/13-14)
 
Sora (erregionala) - Getariako Keta F. T.          1-2
Aretxabaleta K.E. "B" - Sora (jubenilak)              7-0