Lana aurkitzen eta enplegua hobetzen laguntzako programa abian da

plaentxia_com 2008ko ira. 15a, 14:13
Debegesak martxan jarri du Debabarreneko 45 urtetik gorako pertsonei lana aurkitzen eta enplegua hobetzen laguntzeko programa.
(Argazkia Debegesako web orritik hartuta)
 
Ekimen hau, datorren otsailera arte luzatuko da eta enplegua hobetzeko egoeran edota jarduerarik gabeko egoeran dauden gizon-emakumeei zuzenduta dago.
Proiektua martxan jarri aurretik lanbidearen bitartez egingo da kaptazioa, bertan egingo dira harrera eta orientazio elkarrizketak. Orientatzaileek, interesa duten pertsonak programara bidertuko dituzte. Programak irauten duen bitartean hainbat tailer eskainiko dira, besteak beste, gaitasun sozialak, komunikazioa, lana topatzeko baliabideak eta jabekuntza lantzeko.
Interesa dutenek, Debegesako Lanbide zerbitzura dei dezakete, 943 82 01 80 telefonora edo mezu bat bidali svo@debegesa.com helbidera.