Euskara ikasteko aukera ugari herrian

plaentxia_com 2008ko ira. 11a, 13:45
Euskara ikasteko eskaintza zabala dago herrian. Alde batetik, kanpoko lurraldeetatik herriratutako etorkinentzat ikastaroa antolatu du Soraluzeko Udalak. Bestetik, AEK euskaltegian matrikulatzeko aukera dago eta EPAn ere euskara ikasteko klaseak jaso ahal izango dira.
 
Etorkinentzat ikastaroa:
Antolatzailea: Udala
Eskaintza: Oinarrizko ezagutza
Noiz: urritik abendura
Iraupena: 60 ordu
Prezioa: 18 euro (asistentziaren %85a bermatzen bada dirua itzuliko da)
Izen ematea: Udaleko Euskara Zerbitzuan, 943 75 30 43 zenbakian
 
AEKn izen ematea:
Eskaintza: 
Euskalduntze orokorra
Hizkuntza eskakizunak: IVAP, Irale, Osakidetza
1./2./3. maila eta EGA
Gurasoentzat ikastaroak
Non: 943 75 14 34 zenbakian edo soraluze@aek.org helbidera idatzi
 
EPAko klaseak:
Eskaintza: Euskararen oinarrizko ezagutzak, irakusketa eta idazkera; Euskara 0 eta Euskara 1
Noiz: Arratsaldez, 15:00etatik 17:00etara
Izen ematea: irailaren 12a azken eguna
Nola: Baltegieta kalea, 18-1 semisotanoan edo 943 75 30 17 telefonora deitu.