Memoria Historikoa berreskuratzeko premia dugu herrian?

plaentxia_com 2008ko ira. 5a, 17:57
Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearen erabakiak, Memoria Historikoaren Legeak bere garaian moduan, hautsak harrotu ditu. Gerra Zibilean eta frankismoan fusilatu zituzten edo desagerrarazi zituztenen zerrendak eskatu ditu Espainiar estatuko zenbait lurraldetan.
Giza Eskubideen eta Memoria Historikoa berreskuratzearen aldeko Euskal Herriko elkarteek positibotzat jo dute erabakia, bideak irekitzeko balioko duelakoan, baina zuhurtziaz hartu dute, azaleko kontu batean geratzeko arriskua ikusten baitute.
 
Soraluzek ere Gerra Zibila bete-betean bizi izan zuen. Zenbait herritar fusilatu egin zituzten. Egoeraren larriagatik, ondorengo belaunaldiek apenas izan dute garai haietako gertaeren berri. Batzuek nahiago izan dute ezer ez kontatu, zauriak irekitzearen beldurrez.
 
Memoria Historikoa berreskuratzeko premia dugu herrian?