Helduen hezkuntza iraunkorreko matrikulazioa zabalik

Helduen Hezkuntza Iraunkorreko (EPA) matrikulazio epea zabalik dago jada. Irailaren 2tik 12ra izena emateko aukera dago Baltegieta kalea 18, 1 semisotanoan edo 943 75 30 17 telefonora deituz.
 (Argazkian orain dela bi urteko ikasleak)
Ordutegian berrikuntzak egin dituzte, astelehen eta  asteazken goizetan, 9:30etatik 11:30etara informatika klaseak eskainiko dira. Arratsaldez berriz, 15:00etatik 17:00etara euskarazko klaseak daude eta iluntzean 18:00etatik 20:00etara ingelesa, info{mosimage}rmatika, frantsesa eta gaztelerazko klaseak jasotzeko aukera dago eta guztiak dohainik.