Trafiko aldaketak izango dira jaien ostera arte

Erregetxean, Estazioko errepidean eta autobus zerbitzuetan aldaketak izango dira gaurtik aurrera. Oharrak herrian zehar zabaldu dituzte.
Autotxokeak gaur montatuko dituzte.

 

 

 

  • Erregetxea: Autotxokeak ipiniko dituztela eta, gaur 14:00etarako Erregetxetik autoak kendu beharko dira. Montajearen ostean, aparkaleku zati bat geratuko da ibilgailuentzat.
  • Autobus zerbitzua: Barixakutik aurrera, hilak 18, autobus geltokia Zubi Nagusira (Gila) bueltatuko da, Bergararako norantzan doazen autobus guztientzat.
  • Estazioko errepidea: Santa Ana jaien bueltan antolatuko diren ekintzak direla eta herrian dagoen aparkaleku kopurua gutxitu egingo denez, Udalak bide berriko errailetako bat aparkaleku bihurtzea erabaki du. Hortaz, , barixakutik, hilak 18, abuztuaren 3ra arte, bidea noranzko bakarrekoa izango da, Maltzaga alderako.