Danbaka Musika Lehiaketan parte hartu ahal izango dute Debabarrenekoek

plaentxia_com 2008ko uzt. 9a, 17:35
3. edizioa du Danbaka Musika Lehiaketak eta inguruko bailaretako musikariei ateak ireki dizkie. Debagoienekoez gain, Debabarrena eta Durangaldeko biztanle direnek parte hartzeko aukera izango dute Goiena komunikazio kooperatiba elkarteak eta Espaloia Kafe Antzokiak antolatzen duten lehiaketan.
(Irudian, lehiaketako aurkezpena)
Bestalde, 24 taldek izango dute zuzenean jotzeko aukera Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Sarietan ere bada berrikuntzarik: lehiaketako talde onenak Shot! grabazio estudioan diskoa grabatu eta Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin kalean izango du; Debagoieneko talde onenari ere sari bera emango diote. Hortaz, bi disko izango dira kalean. Izena eman eta lanak aurkezteko epea irailaren 19a arte dago zabalik.
 
Informazio osatuagoa ikusteko: