Herriko mendi bide zaharrak egokitzen hasi dira

plaentxia_com 2008ko uzt. 4a, 14:28
Herriko auzoetan dauden bide zaharrak garbitu eta egokitu egingo ditu Udalak. San Andreserainoko bidearekin emango zaio hasiera proiektuari, Zabaletako bidea konpontzen hasita.

 

Garbitu eta horma berritu egingo dute. Horretarako, 2.475 euroko diru partida bideratu du Udal Gobernuak. Etorkizunean Ezozi eta San Andres bailaren arteko lotura egitea da asmoetako bat, oinezkoentzat beti ere.

 

Lehen auzolanean

Duela hamarkada batzuk mendi bideetan egunero ibiltzen ziren herritarrak gora eta behera. Urtean bi aldiz auzolanean garbitu eta konpondu egiten zituzten bideak, ardo eta merienda baten truke. Azken urteetan ordea, jende gutxi ibiltzen delako eta inor gutxik garbitzen dituelako, itxita daude asko eta asko.

{mosimage}{mosimage}

Udaberrian sasiz betetzen dira bideak. Errekaren ingurutik doa Zabaletako bidea.