Herriko erdialdea oinezkoentzat izango da asteburuetan

plaentxia_com 2008ko eka. 27a, 15:06

Bihartik aurrera, astebukaeretan oinezkoek herri erdigunean lasai ibiltzeko aukera izango dute, auto artean ibili gabe, Zubi Nagusia eta inguruko kale batzuk trafikoarentzat itxi egingo dituzte eta.

Udalak jakitera eman duenez, datorren larunbatetik aurrera, ekainak 28, eta asteburuero eta jai egunetan, herriaren erdialdea oinezkoentzako gune izango da, eta horretarako, ondorengo kaleak itxiko dira trafikoarentzat:

          SANTA ANA, 14-16

          ZUBI NAGUSIA (Gila)

          ETXABURUETA: Galipoterako sarreran

          ETXABURUETA, 1

          KALEBARREN

Ordutegia hauxe:

Asteburuetan: zapatuko 14:00etatik asteleheneko 07:00etara.

Jai egunetan: bezperako 21:00etatik hurrengo eguneko 07:00etara.

 

Lurpeko kontenedoreak

{mosimage}Zubi Nagusiko eraberritze lanekin batera, zaborra batzeko kontenedoreak aldatu egin dituzte. Lehen zeudenak kendu eta lurrazpikoak ipini dituzte, beira, papera, plastikoak eta gainontzekoak batzeko. Arropena kendu egin dute.