Energia berriztagarriak ezartzeko doako azterketa eskainiko du Udalak

plaentxia_com 2008ko eka. 20a, 15:06

Soraluzeko eta Mallabiako Udalek landa-guneetan energia efizientziaren inguruko eta energia berriztagarriak doako azterketak eskaini dituzte.  Izen emateko epea zabalik dago irailaren 20a bitartean. Informazioa eta izen-ematea zenbaki honetan: 943820110 (Debegesa).

 

CO2 emisioak murrizteko

Egitasmo hau Debabarreneko Aste Berdean aurkeztu zen, “4 pausu Debabarrenean CO2 emisioak murrizteko” lelopean. Debabarreneko gainontzeko herriek eta Debegesak berak beste ekintza batzuk ere egingo dituzte; esate baterako, Arnora irteera gidatua, Evaristo-Churruca Arno beka (Arnoko balore naturalak zabaltzeko  komunikazio estrategia eta ekintza planaren diseinua), ekimen iraunkorren lehiaketa edo erosketa ekologikoak egiteko gida. Informaziorako: 943820110 (Debegesa).