Zubi Nagusia asteburuan zabalduko dute ibilgailuentzat

plaentxia_com 2008ko eka. 18a, 12:11

Azkenengo lanak bukatzeko daudenean, Zubi Nagusia ibilgailuentzat irekiko dute datorren astebukaerarako. Norabide bikoa izango da, zamalanetarako aparkalekuak egongo dira eta asteburuetan oinezkoentzat izango da.

Ia bukatu dituzte Zubi Nagusia eraberritzeko lanak eta ibilgailuentzat zabaldu egingo dute astebukaeran, bederatzi hilabetean itxita egon ostean. Adokinak, baranda, eserlekuak, zuhaitzak eta loreak, farolak… denak berriak ipini dituzte eta bestelako itxura hartu du. Argiztapena bukatu gabe dago eta zaborrontziak eta farola batzuk ipintzea ere falta da.

Aparkalekuak zamalanetarako

Lehen zegoen bezala jarraituko du trafikoak, norabide birekin. Aparkalekuak, ordea, astebarruan zamalanetarako erabiliko dira, goizeko 8:00etan hasi eta 18:30ak bitartean. Gainontzean, aparkatu ahal izango da baina zapatu eguerditik astelehen goizera oinezkoentzako izango da Zubi Nagusia. Orduan, zapatu eguerdian autoa bertan lagaz gero, ezingo da astelehen goizera arte atera. Udaltzaingoak eskatu du zamalanetarako eremua bere ordutegian errespeta dadin, garabia erabiltzea eta isunak ekiditeko.

Zuhaitzak eta loreak zaindu

{mosimage} {mosimage} 
Loreak eta zuhaitzak alde guztietan daude orain.  18 egurrezko eta marmolezko eserleku ipini dituzte.

 

Ipini eta hurrengo goizean (atzo) pinu txikietako bat falta zen, norbaitek lapurtu zuelako. Udalak herritarrei eskatu die zubian dauden zuhaitz eta landareak zain ditzaten.