"Euskaraz bai!" astea antolatu du Pil-pileanek

Pil-pilean Euskara Elkarteak antolatuta, euskararen inguruko hainbat ekitaldi egingo dira ekainaren 12tik 14ra bitartean. Kontseiluaren X. urteurrena ospatuz, ”herriko 26 elkarte garatzen ari diren euskara planei bultzada on bat ematea” izango da helburu nagusia.

  

Ekainaren 12an, eguena:

 - Kontseiluaren X. Urteurrenaren bideoa. 20:00etan Udaleko Batzar Aretoan. 

Ekainaren 13an, barixakua:

Frontoietan euskaraz. (“Soraluzen euskaraz bizi gara” kartela jarriko da       Kiroldegiko eta San Andresko frontoian) 

Ekainaren 14an, zapatua:

 - ”Jakitetik Erabiltzera” Jardunaldiak. 10:30etan Udaleko Batzar Aretoan.

Bai Euskarari erabilera planean parte hartzen duten elkarteek, erabilera planetan sartuta dauden gainerako elkarte eta herrien errealitatea ezagutu, 2008rako bakoitzak hartutako konpromisoak agertu eta etorkizunean egin daitekeenaren inguruan berba egitea da asmoa. Gainera, etorkizunean Bai Euskarari izatetik Euskaraz Bai izatera pasatuko da plana eta hori praktikan zela gauzatu ere aztertuko dute.

Jardunaldiak goizeko 10:30ean hasiko dira eta 13:30ean amaitu, Kontseiluaren X. urteurreneko bideoarekin. Ateak irekita daude parte hartu nahi duten guztiendako. 

- Ziurtagiri banaketa ibiltaria: Aurtengo ziurtagiria eskuz esku pasatuko dio elkarte batek besteari, herriko kaleetan antxitxika. 13:00ean Plaza Barrixan.

Euskararen aldeko murala. 16:00etan Plaza Barrixan.